TAMBORRADA DANBORRADA
Tamborrada - Danborradawww.danborrada.net

Azkenean, denok
espero genuen liburua

Sinesgaitza bada ere, orain artean ez da libururik argitaratu, Donostiako jaialdi horren benetako transzendentzia halako xehetasunez eta sakontasunez azaltzen duenik.

Danborradak milaka zirrara sortu baditu ere, argitalpen gutxi batzuk besterik ez ditu eman. Erreferentziazko lan bat behar zen, gure urtarrilaren 20ari buruz jakin beharreko guztia bilduko zuena. Horixe da, hain zuzen ere, TAMBORRADA - DANBORRADA liburuak bete nahi duen hutsunea.

Donostiar orok izan beharko lukeen kontsulta-liburua da. Informazio guztia ale bakar, oso eta eguneratuan bildu du, begiratua eman, kontsultatu, irakurri eta behin eta berriro berrirakurtzeko.

Luxuzko argitalpena da, diseinu eta kalitate apartekoa, urratsez urrats eta arradaz arrada gure aitona-amonek bizi izandako danborradez eta gaur egunekoez gozatzera gonbidatzen duena.

TAMBORRADA – DANBORRADA Sarriegi maisuak konposatutako martxaren konpasean urtez urte hunkitzen eta bereizten gaituen festaren omenaldia da, liburu bat baino gehiago.

  • imagenes44a.jpg
  • imagenes45a.jpg
  • imagenes46a.jpg
  • imagenes47a.jpg
  • imagenes48a.jpg
  • imagenes49a.jpg
  • imagenes50a.jpg
  • imagenes51a.jpg
  • imagenes52a.jpg
  • imagenes53a.jpg
  • imagenes54a.jpg
  • imagenes55a.jpg
  • Siguiente
  • Anterior

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© acc 2013 / acc.com.es / acc@acc.com.es / T. 943 31...  telefonoa ikusi