TAMBORRADA DANBORRADA
Tamborrada - Danborradawww.danborrada.net

1. Lehen arradak

Jaialdiaren iraganean zehar pasiera bat egiten du, 1836 inguruan sortu zenetik XX. mendeko 70eko urteetara bitartean.

1901etik aurrera, hamarkadaz hamarkada egin da errepasoa, batez ere hauei erreparatuz: bilakaerari, pasadizo mamitsuenei eta danborrada hiriaren historiako aldi bakoitzera egokitzeko moduari.

2. 1977 Hartatik. Kronika urtez urte

1977 hartatik aurrera, jaialdiaren iraganaren errepasoa xehatuagoa da, urtez urtekoa. Izan ere, 2012ko azken urtera bitarteko bakoitza zehaztapen handiagoz gogoratu nahi izan da, gure irakurle gehienek zuzenean biziko zituzten eta. Urte bakoitzean danborradak eman dituen gertakaririk aipagarrienak, istorio txikiak eta irudirik adierazgarrienak jaso dira ibilbide horretan.

3. 24 Ordu iruditan

Gaur egun urtarrilaren 20a orduz ordu nola bizi izaten dugun erakusten duen argazki-bilduma. Donostiarrentzat egunik biziena den honen bilduma zirraragarri eta liluragarria. Donostiako festa handiaren irudirik zintzo eta garbiena lortzeko, ibilbide handiko argazkilari talde bikain bat bildu zen, eta haien argazki-kameren lekukoa jaso da atal honetan.

4. Konpainia guztiak

Helduen 118 danborradak bildu ditugu, zein bere funtsezko datu eta ezaugarriekin —ibilbidea, eratze-data, jantziaren ezaugarriak, kide kopurua... eta jantziaren ñabardurak eta danbor nagusia (aurpegirik ezagunena) nabarmentzen duten argazki bana—.

5. Danborrariaren hiztegitxoa

Bukatzeko, danborradari buruzko hitz-bilduma handi bat sortu dugu liburuan. Alfabetikoki bildu dira jaiaren elementurik esanguratsuenak, sinboloak, tokiak eta festaren eta danborraden ibilbidean garrantzitsuak izan diren izen propioak. Informazioa arin eta eroso eskuratzeko bereziki diseinatutako kontsulta-tresna praktiko eta osoa da.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© acc 2013 / acc.com.es / acc@acc.com.es / T. 943 31...  telefonoa ikusi